2021/01/22

Estreinaldia: Ztah bandaren "Gure bazterrak" bideoklipa

Donibane Lohizuneko Ztah deathcore taldeak Gure bazterrak abestiaren bideoklipa egin du, eta Herriko Burdina webgunean esklusiban ikusgai duzue. Mikel Laboaren abesti ezagunaren moldaketa bortitza da, eta iaz plazaratu zuten Aska Nazazu bigarren diskoan jaso zuten. Baionako oihan batean eta Urruñako inprenta huts batean grabatu zituzten irudiak. Odei Barroso (Alkimia Films) da bideokliparen egilea.

Ztah banda 2010. urtean sortu zen Donibane Ziburuko gaztetxean. Oier (Hats, Stakipop), Jon (Hats, Stakipop) eta Pilo (Glokom) musikariek abiatu zuten proiektua. Ondoren, Iñakik (Dementzia, e-Volv, PIBAllStar) bat egin zuen laukotea osatuz. 2011n lehen lan laburra plazaratu zuten, agerian utziz groove metal eta thrashcore doinuak uztartzen zituztela. 2016an Iñorabidea estreinako diskoa argitaratu zuten, eta hainbat kontzertu eman Euskal Herriko hainbat txokotan. Laukote izatetik boskote izatera pasa ziren, bi gitarra jotzailerekin, eta horrela kaleratu zuten iaz Aska Nazazu bigarren diskoa. Gaur egun, bost musikarik osatzen dute banda: Iñaki (ahotsa), Jon (gitarra), Gixer (gitarra), Bruno (baxua) eta Oier (bateria).

Azken diskoaren kritika helbide honetan topatuko duzue, eta jarraian osorik duzue entzungai:

Hurrengo kontzertuak