2025/07/05

Estudioan: Sinmas, Chernobyl eta Kernhell

Uda garaia aproposa izan ohi da estudioan sartu eta abesti berriak grabatzeko. Horrela dabiltza jarraian topatuko dituzuen hiru talde.

Bizkaiko Sinmas metal/punk/hardcore banda seigarren diskoa grabatzen ari da Asuako Chromaticity Studios-etan. Muerto por dentro aurreko lana 2020an argitaratu zuten. Laukoteak maiatzean jakinarazi zuen bateria jotzaile berria dutela. Fred Olabarrik hartu du Alain Diezek utzitako lekua.

Iruñeko Chernobyl thrash metal taldea iraupen luzeko lehen diskoa grabatzeari ekin dio. Horretarako, Nafarroako hiriburuko Estudios K aukeratu dute, Alberto Porresen gidaritzapean aritzeko.

Bilboko Kernhell hard rock/metal bandak kanta solteak grabatzen jarraitzen du. Durangoko Brainfall Studios-etan ari dira borobiltzen aurrera begira plazaratu nahi dituzten singleak. 

Hurrengo kontzertuak