Labe Garaiak irekita jarraitzen dute Euskal Herriko heavy metalgintzan. Grabazio estudioetan murgilduta dabiltzan talde batzuen berri emateko unea da.
Bilboko Valkyria heavy metal banda hirugarren diskoa grabatzen ari da Asuako Chromaticity Studios-etan. 2018. urte urrunean kaleratu zuten Tierra Hostil bigarren lana.
Mutrikuko Soa metal taldea estreinako diskoa grabatzen hasi da Axular Arizmendiren AME estudioetan. Kraussk bandan ibilitako Ibon Aginaga eta Aitzol Collazo musikarien abentura berria da.
Bizkaiko All This Chaos metal banda bigarren lan laburrari forma ematen ari da Chromaticity Studios-etan. Gainera, EP horren izenburua aurreratu dute: Last Train.
Gipuzkoako Bloody Brotherhood death metal taldea hurrengo diskoa grabatzen ari da Astigarragako Nekronan estudioetan. Don't Break The Circle bigarren diskoa 2019an argitaratu zuten.
Azkenik, datozen aste eta hilabeteetan estudio batera sartuko diren beste banda batzuk ondorengoak dira: Blackhearth, The Kraven, Broken Legacy eta Txatar.