2025/03/05

Estudioan: Ztah, Kartzarot eta Krait

Euskal Herriko heavy metalgintzak ez du atsedenik, eta zenbait talde estudio lanetan dabiltza. Horietako hiruren informazioa bildu dugu.

Donibane Lohizuneko Ztah deathcore banda estudioko hirugarren diskoa grabatzen hasi da. Oier bateria jotzaileak bukatu du bere lana, eta orain gainerako musika tresnak grabatuko dituzte. Boskoteak 2020an plazaratu zuen Aska Nazazu bigarren diskoa.

Lezamako Kartzarot heavy metal talde beteranoa lan berria grabatzen hasi da Asuako Chromaticity Studios-etan. Jorge Cobelo bateria jotzailea hasi da abesti berriak grabatzen. Aldiz, Asier Vicario Matxi abeslariak banda utzi ondoren, ordezkorik ez dute iragarri. Horrela ere, hiru abesti Iñaki Lazkanok (Coffeinne, Airless ohia) abeslariak kantatuko dituela aurreratu dute. 2019an argitaratu zuten L iraupen luzeko bigarren diskoa, orain arteko azkena.

Donostiako Krait heavy/prog metal bandak Madrilgo New Life estudioetan grabatuko du lan berria. Laukotea berritu ondoren, Emi Bodon gitarristak gidatzen duen taldeak disko elekrikoa kaleratuko du aurten. Izan ere, 2018ko El poder del corazón hirugarren lana akustikoa izan zen.

Hurrengo kontzertuak