2017/10/21

Etorkizun Beltza estudiora sartu da

Bizkaiko Etorkizun Beltza heavy metal taldeak kantu berri bat grabatzeari ekin dio Berangoko Grabasonic estudioetan.

Ekainean aurkeztu zuten Imanol Orozko abeslari berria, eta udatik kontzertuak eskaintzen dabiltza. Hurrengoa, abenduaren 1ean eskainiko dute Amurrioko Burubio Elkartean Elbereth eta The Faithless taldeekin batera. 

Esnatu gara? lehendabiziko diskoa 2015ean argitaratu zuten. 

Etorkizun Beltza - Narrazti gezurti

Hurrengo kontzertuak