2025/01/24

Etorkizun Beltza taldeak 'Makinak ikasten' abesti berria estreinatu du

Bizkaiko Etorkizun Beltza heavy metal bandak bost urteko isilunea hautsi du Makinak ikasten single berriarekin. Adimen artifiziala du hizpide, eta bere erabileraren inguruan hausnartzea proposatu dute.

Single berria Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute, 2020ko Ekaitzen osteko sua diskoaren antzera.

Boskotea berritu ondorengo lehen emaitza da. Izan ere, Oskar Fernandez bateria jotzaileak hartu zuen Gorka Menak utzitako lekua. Gainerako kideak dira Julen Unamuno (gitarra), Mikel Unamuno (gitarra), Jon Lamborena (baxua) eta Imanol Orozko (ahotsa).

Urteak aurrera egin ahala, abesti solte gehiago plazaratzeko asmoa dute.

Hurrengo kontzertuak