2018/11/12

Etorkizun Beltza taldeak "Sasijainkoen Elikagaia" abesti berria aurkeztu du

Gernika eta Zornotzako Etorkizun Beltza bandak Sasijainkoen Elikagaia abesti berriaren bideoklipa aurkeztu du. Imanol Orozko abeslariarekin grabatu duten lehen kantua da, eta beraien ibilbideko bigarren bideoa.

Iñigo Acha zinemagileak zuzendu du bideoklipa, eta Bermeoko Halloween Metal Fest jaialdian estreinatu zuten. Orain sarean ere ikus daiteke.

Kantu berria Berangoko Grabasonic estudioetan grabatu zuten. 2015ean argitaratu zuten bizkaitarrek Esnatu gara? lehendabiziko diskoa

Hurrengo kontzertuak