2020/01/05

Euphoric bandak kontzertuak emateari utzi dio

Tolosako Euphoric heavy/thrash metal taldeak 16 urteko ibilbideari bukaera emango dio. Zuzenekoak emateari utzi diotela adierazi dute: "Eskerrak eman nahi dizkiegu urte hauetan guztietan lagundu gaituzte eta topatu ditugun eragile zein pertsona guztiei. Eskerrik asko eta betira arte". Dena dela, bigarren eta azken estudioko diskoa plazaratuko dute Última Tempestas. Sei abesti izango ditu eta laster entzun ahal izango da sarean. Horietako bat dagoeneko entzungai jarri dute.

2003an sortu zuten banda Agoraphobia izenarekin. Cree en ti maketa kaleratu zuten 2005ean, eta Black Fire EPa urtebete beranduago. Izen horrekin ere Reflexión diskoa argitaratu zuten 2010ean. Musikarien joan-etorriekin batera, 2015ean taldearen izena aldatzea erabaki zuten. Ordutik aurrera Euphoric gisara aritu dira zuzenean. 2016ean Nada vale nada estudioko diskoa plazaratu zuten. Urte bat beranduago Trascendiendo desde el Infierno zuzenean grabaturiko lana aurkeztu zuten. Gerora, laukote izatera pasa ziren, eta azken urtetan Miguel Salas (gitarra eta ahotsa), Juanjo Zunzunegi (gitarra), Jon Ceberio (baxua) eta Eduardo Miguel (bateria) aritu dira taula gainean. Jarraitzaile fidelak izan dituzte urte hauetan guztietan. 

Hurrengo kontzertuak