2020/03/30

Hirugarren atala: muturreko metala

90eko hamarkadan muturreko metala azaleratzen hasi zen. Thrash, death, black, zein doom metal doinu gordinen alde egin zuten zenbait bandek. Horietako hamar nabarmendu ditugu hirugarren atalean: Estigia, Phthisis, Dormanth, Ominous, In Thousand Lakes, Cerebral Effusion, Suffering Down, Numen, Legen Beltza eta Aiumeen Basoa.

Euskal Herriko Heavy Metalaren historiaren podcast bilduma Burdinola programaren, Herriko Burdina webgunearen eta Basque Metal Country egitasmoaren arteko elkarlana da.

Gainerako atalak

Lehen atala: Euskal Herriko hamar heavy metal talde aitzindarien bilduma: Angeles del Infierno, Killers, Exodo, Osiris, Mergus, Thor, Caid Deceit, Sparto, Leize eta Su ta Gar.

Bigarren atala: Euskal heavyaren hamar talde erreferente eta esanguratsuen bilduma: Su ta Gar, Ehun Kilo, Latzen, Luther, Idi Bihotz, Asgarth, Azken Garrasia, Hira, Elbereth eta Mendeku Itxua.

Hurrengo kontzertuak