Herriko Burdina webgunearen podcasta sortzea erabaki dugu, Euskal Herriko heavy metala nabarmentzeko. Hilero atal bat sareratuko dugu nobedadeekin eta burdinazko fonotekatik berreskuratuko ditugun doinuekin. Lehena datorren astelehenean estreinatuko dugu, urriaren 2an.
Pasa den astean, etena eta atsedena iragarri zuen Burdinola heavy metal irratsaioak. Haren hutsunea betetzen ahaleginduko gara, orain arte Euskal Herriko heavy metala hedatu izan duen programa bakarrenetakoa delako.
Gogora dezagun Burdinolaren azpiatal gisa sortu zela Herriko Burdina 2001ean, eta urtebete beranduago bihurtu genuela Euskal Herriko heavy metalaren ataria. Hain zuzen ere, bien loturari esker abiatu genuen Euskal Herriko heavy metalaren historia kontatzeko saio sorta.
Orain arte osaturiko zazpi kapituluak jarraian entzun ditzakezue:
I. Euskal Herriko hamar heavy metal talde aitzindariak: Angeles del Infierno, Killers, Exodo, Osiris, Mergus, Thor, Caid Deceit, Sparto, Leize eta Su ta Gar.
II. Euskal heavyaren hamar talde erreferenteak eta esanguratsuak: Su ta Gar, Ehun Kilo, Latzen, Luther, Idi Bihotz, Asgarth, Azken Garrasia, Hira, Elbereth eta Mendeku Itxua.
III. Euskal Herriko muturreko metalaren hamar talde aitzindariak: Estigia, Phthisis, Dormanth, Ominous, In Thousand Lakes, Cerebral Effusion, Suffering Down, Numen, Legen Beltza eta Aiumeen Basoa.
IV. Euskal Herriko metalaren joera berriak landu dituzten hamar talde esanguratsuak: Soziedad Alkoholika, Anestesia, Pi.L.T., Koma, OST, Berri Txarrak, Ekon, Brutal Melody, Eraso! eta Jousilouli.
V. Euskarazko black metalaren zortzi talde esanguratsuenak: Adhur, Numen, Aiumeen Basoa, Nakkiga, Mortinatum, Omendark, Sentimen Beltza eta Helde.
VI. Euskal heavyaren B aldeko hamar talde: KTI, Kartzarot, Noraezean, Hiru Beltz, Segabathor, Ipar Haizea, Sententzia, Gaueko Itzalak, Damudot eta Izu Nauk.
VII. Desagertuak, baina ez ahaztuak (1998-2008): The Trasten Traste, Dragon Lord, Preach, Valhalla, Parasma, Continuo Renacer, Beforce, Denial, Dead Means Nothing eta Waldheim.
VIII. Desagertuak, baina ez ahaztuak (2008-2018): Ilungara, Odd Heathenish, Dark Code, Dawnmaster, Allowance, Kraussk, Ankhar, Dawn Of The Maya, Late To Scream eta Meltdown.