2018/04/16

Euskal Metal Fest: rock/metal eta brutal gauak falta dira

Asteburu honetan bukatuko da IX. Euskal Metal Fest jaialdiaren eskaintza zabala. Bakarra egin beharrean, lau jaialdi antolatu ditu MPR Producktions-ek. Azken biak falta dira, eta jarraian dituzue xehetasunak.

Ostiralean, apirilak 20, Rock/Metal gaua izango dugu Donostiako Larratxo kultur etxean. Bost talde ariko dira zuzenean: Muro, Quaoar, Last Days Of Eden, Saltimbankya eta Black Cat.

Larunbatean, apirilak 21, Brutal gauaren txanda izango da leku berean, Larratxo kultur etxean. Oraingoan sei banda izango dira agertokian: Aiumeen Basoa, Legen Beltza, Noctem, Killus, Die II Reborn eta Dominium.

Sarrerak eta gainerako informazioa helbide honetan topatuko duzue. 

Parte hartuko duten Euskal Herriko taldeen bideo bana duzue jarraian:

 

Hurrengo kontzertuak