2025/03/06

Euskal Metalheads Fest jaialdia borobiltzen ari dira

Urriaren 18an izango da Euskal Metalheads Fest jaialdia, eta sei talde ariko dira zuzenean Miribillako Bilbo Arenan. Lau iaz iragarri zituzten: Su Ta Gar, Soziedad Alkoholika, Eraso! eta Angelus Apatrida. Bosgarrena, berriz, gaur argitu dute zein den: Anestesia

Zarauzko banda beteranoa Azken Heriotza kontzertu bira egiten ari da, hasiera batean iragarritakoa baino gehiago luzatzen ari dena. Hain zuzen ere, izen bereko abestia kaleratu zuten 2024ko martxoan.

Gaur egun, Anestesia lau musikari hauek osatzen dute: Mikel Kazalis (gitarra), Ibon Esteibar (ahotsa), Dani Aizpurua (baxua) eta Jon Albizu (bateria) musikariek osatzen dute. Belokiren hutsunea Albizuk bete zuen.

Banda baten faltan, Euskal Herriko metal talde esanguratsuenek parte hartuko dute Euskal Metalheads kultur elkartearen 20. urteurren festan. Sarrerak beraien webgunean eskuratu daitezke 66,6 euroan.

Era berean, Divertis atariaren bidez herri hauetatik Bilbora joateko autobusak erreserbatu daitezke: Altsasu, Arrasate, Beasain, Donostia, Eibar, Errenteria, Gasteiz, Irun, Iruña, Ordizia, Tolosa edo Zarautz.

Hurrengo kontzertuak