2019/04/10

Eztanda bandak "Errua Norena Da?" lan laburra kaleratuko du

Tolosako Eztanda rock-metal taldeak Errua Norena Da? estreinako EPa argitaratuko du Bonberenea Ekintzak zigiluarekin, maiatzaren 8an. Iaz aurkeztu zuten maketatik abiatu dira lehen grabazio profesionala osatzeko. Sei abesti izango ditu disko laburrak eta Bonberenea estudioetan grabatu dituzte Karlos Osinaga "Txap" teknikariarekin.

Hona hemen azala eta kantu zerrenda:

01. Utopia
02. Hiria=Aberia
03. Dibertsitatea
04. Legez
05. Ez!
06. Errua Norena Da?

EPari izena ematen dion abestia entzungai jarri dute:

Lau musikarik osatzen dute banda gaztea: Ion (bateria), Mikel (ahotsa eta gitarra), Aitor (gitarra) eta Unai (baxua).

Hurrengo kontzertuak