Bilboko Fear Crowd heavy metal taldeak En Llamas hirugarren diskoari hedapena eman nahi dio. Maiatza bukaeran argitaratu zuten, eta, berriki, Ojo Por Ojo abestia entzuteko bideoa nabarmendu dute.
Lana Koba estudioan grabatu zuten Xanperen gidaritzapean. Hauxe duzue, azala eta abesti zerrenda:
01. Despertar (instrumentala)
02. Ojo Por Ojo
03. El Tiempo Perdido
04. En La Noche
05. Sine Fatum (instrumentala)
06. Arrancame La Piel
07. Viviendo En Tu Mentira
08. La Imagen
Bost musikarik osatzen dute Fear Crowd: Leire Garcia (ahotsa), Imanol G. Otaola (gitarra), Iñaki Araluze (gitarra), Gontzal Bilbao (baxua) eta Juaro Perez (bateria.