2024/05/24

Fear Crowd taldeak Marko Jones zena omendu du

Bilboko Fear Crowd heavy metal bandak abesti berri eta sentitu bat estreinatu du. Marko Jones lagunari eskaini diote, tamalez zendu zena.

Leire Garcia abeslariarena da letra, eta musika taldearena. Getxoko Pan-Pot estudioan grabatu dute Alberto Maciasekin. Kanta bideo berezi batekin aurkeztu dute.

Boskoteak En Llamas hirugarren diskoa argitaratu zuen iazko maiatzean, eta duela ez asko Ojo Por Ojo abestiaren bideoklip esanguratsua sareratu zuten.

Fear Crowd bost musikari hauek osatzen dute: Leire Garcia (ahotsa), Imanol G. Otaola (gitarra), Iñaki Araluze (gitarra), Gontzal Bilbao (baxua) eta Juaro Perez (bateria.

Hurrengo kontzertuak