2022/10/21

Feelingless: "Nostalgia" da bigarren singlea

Bizkaiko Feelingless proiektuak abenduaren 2an plazaratuko du Metal Against Animal Cruelty (Noble Demon) estreinakoa. Rise To Fall taldeko Hugo Markaida musikariaren egitasmo berria da, eta animalien eskubideak babestea eta horiei ahotsa ematea du helburu.

Nostalgia bigarren singlea aurkeztu berri du. Jake E (CyHrA, Amaranthe ohia) eta Rachel Aspe (Cage Fight, Eths ohia) abeslariek kolaboratu dute:

Honela aurkeztu du kanta Markaidak: "Konfinamenduan konposatu nuen. Erruduna Ola Englund izan zen (The Haunted taldeko gitarrista). Astero bateria baten oinarria jartzen zuen bere Youtube kanalean, musikariek musika jar ziezaioten eta riffak egin zitzaten. Sortu ohi dudanaz bestelako musika bat egitera bultzatu ninduen. Letrak Covidari eta konfinamenduari buruz hitz egiten du. Nahasketa ikaragarri batekin egindako kantua da; izan ere, Rachelek oihu egiten du eta Jakek ahots melodikoa jartzen du, Pedro J. Mongeren gitarra solo bortitzekin eta Diego Zapateroren teklatu solo batekin lagunduta. Nik konposaturikoarekin alderatuta, Lawrence Dinamarcaren bateriak abestia beste maila batera eramaten du".

Lehen singlea iraila bukaeran argitaratu zuen. Proiektuari izena ematen diona da eta Björn Speed Strid abeslariak kolaboratu du:

Hona hemen, Igor Cruchagak egindako azala, abesti zerrenda eta kolaboratzaileak:

01. Feelingless (Björn Speed Strid & Lawrence Dinamarca)
02. Anguish (Jon Howard & Gavin Iedema, NeroArgento, Lawrence Dinamarca)
03. Peace (Mikael Sehlin & Lawrence Dinamarca)
04. Love (Ettore Riggoti & Claudio Ravinale)
05. Hope (Christian Älvestam)
06. Nostalgia (Rachel Aspe, Jake E, Lawrence Dinamarca & Diego Zapatero)
07. Guit (Björn "Speed" Strid)
08. Pride (Daniel Heiman)
09. Fear (Ville Viljanen) & Dann Hoyos)
10. Rage (Mikael Sehlin & Marios Iliopoulos)
11. Anxiety (Dalay Tarda)

Pedro J. Mongek ekoitzi, grabatu eta masterizatu du diskoa Asuako Chromaticity Studios-etan. Musika eta hitzak Hugo Markaidarenak dira gehienbat, baina Iñigo Lopez (The Descent) musikariarenak dira batzuk.

Feelingless proiektuaren oinarria lau musikarik osatzen dute: Hugo Markaida (Rise To Fall) gitarra, Pedro J. Monge (Vhäldemar) gitarra, Iñigo Lopez (The Descent) baxua eta Lawrence Dinamarca bateria.

Hurrengo kontzertuak