2019/07/10

Ferosz taldeak "Blasphemer" lan laburra plazaratuko du

Bizkaiko Ferosz thrash/death metal bandak Blasphemer EP berria argitaratuko du uztailaren 15ean. Lau abesti izango ditu, eta horietatik bi izango dira berriak. Beste biak 2018an zuzenean grabaturikoak dira, eta Lost Faith estraineko diskokoak. Ale fisikoak aterako dituzte eta oso gutxi izango direla adierazi dute. Hona hemen lan berriaren azala.

Bestalde, boskotea egonkortzeko gitarra jotzaile bila jarraitzen du taldeak. Jon Estebanek (Hex) utzitako hutsunea betetzeko asmoa dute. Gaur egun ondorengo musikariek osatzen dute banda: Roberto Fitti Rojo (ahotsa), Gaston Horacio Reto (bateria), Jorge Lobo Perea (baxua) eta Ioritz Rosa (gitarra).

Hurrengo kontzertuak