Lizarrako Flitter laukoteak 30 Aniversario lan bikoitza argitaratuko du laster El Dromedario Records diskoetxearekin. Beraien ibilbideko hainbat abesti birgrabatu dituzte, eta horien bilduma osatu dute. Fanático da berreskuratu duten kantuetako bat, eta beraiek horrela aurkeztu dute: "Hona hemen groove metal amorratua eta sarkastikoa, eztanda egiten duena. Garai hauetarako aproposa da, non futbola dagoeneko ez den soilik igandetako kontu bat, eguneroko behar bat baizik".
Aurretik beste kantu baten birgrabazioa aurkeztu zuten: Ven hacia mí.