2025/01/12

Frakture bandak boskotea berrosatu du

Bizkaiko Frakture thrashcore taldeak baxu jotzailea aldatu du. Ieltxuk abenduan utzi zuen banda, eta Asier Minas da ordezkoa.

Horiek horrela, boskote honek jarraituko du Subyugamentes estreinako diskoa zuzenean aurkezten: Ivan (ahotsa), Ruben (gitarra), Serru (gitarra), Imanol (bateria) eta Minas (baxua).

Hain zuzen ere, iazko abuztuan kaleratu zuten hamabi abestiko lana. Horietako bat da Eleberri berria.

Diskoa Haritz Harreguyrekin grabatu eta ekoiztu zuten. Aldiz, Victor Garciak masterizatu zuen Bartzelonako Ultramarinos estudioan. Azalaren egilea, berriz, Cosmic Tentacles da.

Hurrengo kontzertuak