2020/08/29

Frakture taldeak prest du aurreneko maketa

Bizkaiko Frakture thrash metal taldeak estreinako maketa plazaratuko du laster. Suspenders, Justa Venganza, Sobieht, Esteka eta Take Warning bandetan aritutako musikariek osatzen dute, eta aurten egonkortu dute boskotea: Serru (gitarra eta koroak), Ieltxu (baxua eta koroak), Imanol (bateria), Ruben (gitarra) eta Ander (ahotsa).

Bost kantu izango ditu maketak, eta Zeberioko Ayarza estudioetan grabatu dituzte. Aurki entzun ahal izango dira.

01. Narxixista
02. Eleberri Berria
03. Frakture
04. Antsietatea
05. Purga

Hurrengo kontzertuak