2024/06/17

Frakture taldeak 'Subyugamentes' estreinako diskoa argitaratuko du

Bizkaiko Frakture thrashcore bandak Subyugamentes izenburua jarri dio lehendabiziko diskoari. Udazkenean plazaratzea aurreikusten dute. Hamabi abesti izango ditu, eta azalarekin batera ikus ditzakezue jarraian:

01. Narxisista
02. Antinazis
03. Eleberri Berria
04. Criminalizados
05. Subyugamentes
06. Zu Zeu
07. Gelchales
08. Stop Ablación
09. Antsietatea
10. Fucking Bastards
11. Ez Dugu Ahaztuko
12. Frakture

Haritz Harreguyrekin haren estudioan grabatu eta ekoiztu dute apirila eta maiatza bitartean. Aldiz, Victor Garciak masterizatu du Bartzelonako Ultramarinos estudioan.

"Kanta gordinak eta zuzenak dituen LP bat izango da, thrash gogorrenetik hardcore punk kutsua duten abestietaraino", adierazi du boskoteak. Aurrerapen abestia, ekainaren 21ean aurkeztuko dute.

Bitartean, kontzertuekin jarraitzen dute, eta ekainaren 28an Viveiroko Resurrection Fest jaialdian ariko dira.

Hurrengo kontzertuak