2019/07/19

Galea da Jevoren euskarazko abentura berria

Jevo Garamendi (El Reno Renardo, Soulitude) musikari bizkaitarrak euskarazko metal proiektu berria aurkeztu du: Galea. Urriaren 1ean argitaratuko du Haziak diskoa Maldito Digital plataformaren bidez.

Musikari eta lagunekin osatu du estreinako lana: Mikel Bizar (Auritz, Idi Bihotz), Gorka Bizar (Auritz, Idi Bihotz), Torro (Konter, Odd Heathenish) eta Dalay Tarda (Rise To Fall). Hain zuzen ere, aurkeztu duen Panspermia aurrerapen abestian Torrok eta Gorka Bizarrek parte hartu dute. 

Jevo berak honela aurkeztu du bere proiektu berria: "Galea nire martzianada musikal berria da, eta bi urteko lanaren emaitza. Metalaren hainbat azpigenero elkartu ditut, sintetizadoreekin eta erritmo pisutsuagoekin. Era berean, zientzia fikziozko gaiak jorratu ditut, eta euskaraz egin ahal izatea aspaldiko asmoa zen. Zerbait desberdina da El Reno Renardorekin egin ohi dudanarekin alderatuta, beti da ongietorria. Proiektu pertsonalagoa da, pauso bat harago doa Soulitude beste proiektuarekin alderatuta.Ez dut gehiago pentsatzen jendeak entzun nahi duen edo ez; nire burmuinetik ateratzen dena da. Euskaraz egin ahal izatea nire lurrari eskainitako omenaldia da, eta aspalditik egin nahi nuena"

Hurrengo kontzertuak