2021/02/17

Gojira: "Fortitude" disko berria eta aurrerapen singlea

Lapurdiko Gojira metal bandak Fortitude zazpigarren diskoa kaleratuko du apirilaren 30ean, Roadrunner Records diskoetxearen bidez. Hamaika kantu izango ditu, eta Joe Duplantierrek grabatu eta ekoiztu ditu Silver Cord estudioan. Andy Wallace (Nirvana, Rage Against The Machine) arduratu da nahasketaz.

Born For One Thing aurrerapen singlearen bideoklipa aurkeztu dute.

Joe Duplantier berak egin du azala, eta jarraian ikus dezakezue kantu zerrendarekin batera:

01. Born For One Thing
02. Amazonia
03. Another World
04. Hold On
05. New Found
06. Fortitude
07. The Chant
08. Sphinx
09. Into The Storm
10. The Trails
11. Grind

Abuztuan estreinatu zuten Another World singlea ere, disko berrian sartu dute.

Hurrengo kontzertuak