2021/03/26

Gojira laukoteak "Amazonia" abestia aurkeztu du

Lapurdiko Gojira metal bandak Fortitude diskoaren hirugarren singlea aurkeztu du: Amazonia. Abestiak sortzen dituen irabaziak Articulação dos Povos Indígenas do Brasil (APIB) erakundeari emango dizkiote. Amazoniako tribu indigenen ingurumen zein kultura eskubideen aldeko lana egiten dute. Deforestazio, lurren desjabetze, biolentzia eta jazarpenaren biktimak dira.

Charles De Meyer da bideokliparen zuzendaria, eta jarraian duzue ikusgai:

Laukoreak apirilaren 30ean plazaratuko du zazpigarren diskoa Roadrunner Records diskoetxearekin. Hamaika kantu izango ditu, eta Joe Duplantierrek grabatu eta ekoiztu ditu Silver Cord estudioan. Andy Wallace (Nirvana, Rage Against The Machine) arduratu da nahasketaz. Joe Duplantier berak egin du azala, eta jarraian ikus dezakezue kantu zerrendarekin batera:

01. Born For One Thing
02. Amazonia
03. Another World
04. Hold On
05. New Found
06. Fortitude
07. The Chant
08. Sphinx
09. Into The Storm
10. The Trails
11. Grind

Beste bi aurrerapen aurkeztu dituzte lapurtarrek:

Gojira - Born For One Thing

Gojira - Another World

Hurrengo kontzertuak