2024/07/27

Gojira taldeak piztu du su olinpikoa

Baionako Gojira metal bandak Parisko Olinpiar Jokoen inaugurazio ekitaldian parte hartu zuen atzo. Hau da, historiaren parte bihurtu dira, eta aurrenekoz, metal doinuak munduratu dituzte horrelako ekitaldi batean.

Hiru minutu ingurukoa izan zen lapurtarren parte hartze esanguratsua. Marina Viotti mezzo sopranoarekin batera aritu ziren, eta Frantziako Iraultzako Ça Ira kantaren moldaketa indartsua eskaini zuten —Mea Culpa (Ah! Ça ira!) izenpean—. Hain zuzen ere, emanaldiaren hasieran, Maria Antonieta erregina ageri da burua moztuta —gillotinara bidali zuten 1793an—. Jarraian, taldeko lau kideek sua pizten dute gaztelutik musika tresnak astinduta.

Bitartean, Gojira estudioko zortzigarren diskoa lantzen ari da. 2021eko apirilaren 30ean argitaratu zuen Fortitude lana, orain arteko azkena. Aldiz, abestirik berriena Our Time Is Now da, NHL 23 bideojokorako egin zutena.

Hurrengo kontzertuak