Arrasateko Governors banda utzi du Heloy Galanek (Ekon, Fly Shit) hamaika urteren ondoren. Haren ordez, Etxahun Urkizu (Hilotz) tolosarra sartu da taldera. Amurrio eta Oñatin eskaini zuten kontzertuetan dagoeneko bera arduratu zen bateriaz.
Urkizurekin batera, boskotea osatzen dute Juan Sangre (ahotsa), Jorge Moro (baxua), Aitor Losada (gitarra) eta Ander Zubillagak (gitarra). Bitxikeria moduan, Zubillaga eta Urkizu Tolosako Switch heavy metal taldean elkarrekin aritu ziren, eta Zesuma erromerian ere elkarrekin dabiltza.
Governors taldeak pasa den urte bukaera aldean atera zuen Z.E.R.O. estudioko bosgarren diskoa. Argitalpenak atalean topatuko dituzue xehetasunak.
Abendutik kontzertu bira egiten ari dira. Hurrengo kontzertuak ondorengoak dira:
- Urtarrilak 20, Iruñeko Zentral antzokia.
- Urtarrilak 27, Donostiako Intxaurrondo K.E. aretoa.
- Otsailak 8, Bilboko Kafe Antzokia.
- Martxoak 2, Gasteizko Jimmy Jazz aretoa.
Hemen duzue azken diskoko kantu bat: