Lau gau izango ditu IX. Euskal Metal Fest jaialdiak. Lehendabizikoa larunbat honetan izango da, martxoak 17, eta Heavy Metala izango du oinarri. Bost talde ariko dira zuzenean Irungo Tunk! aretoan (19:30).
Euskal Herriko ordezkariak Vhäldemar bizkaitarrak eta Oniryum gipuzkoarrak izango dira. Beraiekin batera agertokira igoko dira Leo Jimenez, Sovengar eta Seventh Hell. Sarrerak 16 euro balio ditu aurrez eta 20 euro leihatilan. Donosti Rock dendan erosi daitezke eta Internet bidez helbide honetan.
Beste hiru gauak eta kontzertuak ondorengoak dira:
Bestial Gaua, martxoak 24, Tunk! aretoa (Irun)
Rock/Metal Gaua, apirilak 20, Larratxo K.E. (Donostia)
Brutal Gaua, apirilak 21, Larratxo K.E. (Donostia)
Jaialdiaren Facebook orri ofizialean topatu dezakezu informazio osagarria.