Otsailaren 15ean egingo dute XXIII. Heavy Jaia, Donostiako Larratxo Kultur Etxean. Gipuzkoako hiriburuko jaialdi beteranoena eta klasikoena da. Batez ere, musikalki.
Aurten, hiru talde ariko dira zuzenean: Italiako Vision Divine, Kataluniako Savaged eta Euskal Herriko Patxa. Hain zuzen ere, bertako taldeen presentzia beti bermatzen dute. Sarrerak helbide honetan eskuratu daitezke.
Javier Navarro Patxa abeslari bizkairrak pasa den urriaren 10ean argitaratu zuen Just Heavy Metal (Maldito Records) estreinako diskoa. Beste lau musikarirekin batera osatu du banda: Jose Prieto Kasta (gitarra), Jon Plagaro (gitarra), Jose Felix Melsió Chefy (baxua) eta Mikel Iragui (bateria).