2019/10/06

Helde eta Nakkiga taldeek "Oroimenean" lana partekatuko dute

Euskal Herriko Helde eta Nakkiga black metal bandek Oroimenean lan elkarbanatua plazaratuko dute Damnatio Ad Bestias zigiluarekin. Oraindik ez dute argitu noiz izango den argitalpena, baina aurrerapen gisara talde bakoitzaren abesti bana aurreratu dute.

Helde - Hil Hautu

Nakkiga - Hileta Iluna

Helde bandak lan elkarbanatu batekin abiatu zuen diskografia, The Somberlain bandarekin batera, 2013an. Bi urte beranduago Suaren gerizpea lehendabiziko diskoa argitaratu zuten. Amurrioko Nakkiga bandak, berriz, diskografia luzatzen jarraitzen du. Bosgarren split edo lan partekatua da plazaratuko dutena. 

Hurrengo kontzertuak