2024/05/28

Hellbona jaialdia laugarrenez egingo dute urrian

Villabonako Hellbona jaialdia da Tolosaldeko metalzaleen aldarria. Urriaren 19an egingo dute laugarrenez. Aurkezpen kontzertua, ordea, urriaren 4an izango da. Rainbow tabernak sustaturiko festak Euskal Herriko metal eta rock taldeak bultzatzen ditu.

Bi egunetako programazioa aurkeztu dute. Horrela, Sahrijai elkarteak antolaturiko aurkezpen kontzertuan hiru talde ariko dira Aljibean: Herra, The Broken Horizon eta Nulled.

Jaialdia, berriz, bi agertokitan izango da, beste behin ere. Berdura plazan Elbereth, Eraso!, Kruddö eta Burni Jotzailek bandak ariko dira. Aljibean, berriz, Ancient Settlers, Empire Of Disease, Torheit eta Oxida

Bistan denez, Tolosaldeko metala eta metalzaleak bizi-bizirik daude.

Hurrengo kontzertuak