2025/02/17

Herra bandak '40 segundu' single berria iragarri du

Arabako Herra metalcore taldeak 40 segundu abesti berria estreinatuko du martxoaren 21ean. Marco A. Papiz ekoizle argentinarrarekin grabatu eta ekoiztu dute.

Boskoteak kantaren kontzeptua aurreratu du: "Laguntza eskatzea ahuleziaren seinale eta isiltasuna gure etsairik txarrena da". Horrekin batera, singlearen azala aurkeztu dute.

Arabarrek 2023ko azaroan kaleratu zuten Zazpi iraupen luzeko lehen diskoa. Jarraian osorik entzun dezakezue.

Aldiz, Harro abestiaren bideoklipa da plazaratu duten azken ikus-entzunezkoa.

Zuzenekoei dagokienez, apirilaren 12an Gasteizko Urban Rock Concept aretoan ariko dira, Kritter taldearekin batera.

Hurrengo kontzertuak