Gasteizko Herra metal taldeak irailaren 11n argitaratuko du Egun Ilunak lan laburra. Aurrerapen gisara, Amodioaren Zuloa abestia estreinatu dute Tal Real Como El Puto Infierno bilduma digitalaren bidez.
Silverstar Studios-etan grabatu, nahastu eta masterizatu du Iker Bengoak (Childrain). Azalaren diseinuaz, berriz, Miguel Suso Xilon arduratu da, eta boskoteak adierazi duenez EParen tematika irudikatzen du: "Inguratzen gaituen iluntasuna, baina ondo begiratuz gero ikus daitekeen argitasuna ere gauzak aldatu nahi izanez gero". Jarraian duzue ikusgai, kantu zerrendarekin batera.
01. Amodioaren Zuloa
02. Ametsen Taupadak
03. Ahazturantz (Iñi Childrain eta Karel abeslarien kolaborazioarekin)
04. Gauaren Itzalak
Mikel (bateria), David (gitarra), Oiñaz (gitarra), Iñigo (baxua) eta Hodei (ahotsa) musikariek osatzen dute taldea.