Gasteizko Herra metal boskoteak tantaka aurkeztu ditu abesti berriak. Lainoak bihotzean da hirugarren aurrerapenarena. Konfinamendu garaian konposaturikoa dela adierazi du taldeak. Aurreko bien antzera, Silverstar Studios-etan grabatu dute Iker Bengoaren gidaritzapean.
Beste bi kantuak ere entzungai daude:
Herra - Oroitzapenak
Herra - Adimenaren kartzela
Bost musikarik osatzen dute banda: Mikel (bateria), David (gitarra), Oiñaz (gitarra), Iñigo (baxua) eta Hodei (ahotsa).