Gasteizko Herra metalcore taldeak aro berriko bigarren pilula estreinatu du: Ehuneko hamaika. Bigarren single honen bidez, sare sozialek gazteen buru osasunean duen eragina nabarmentzen dute.
"Sare sozialek izan behar duguna agintzen duten aro batean bizi gara. Abesti bat egin nahi genuen, isilean sufritzen duten pertsona askoren barne borroka islatzeko", azaldu du Hodei abeslariak.
Single berria ere Marco A. Papiz (Donuts Hole) ekoizle argentinarrarekin grabatu eta ekoiztu dute.
Aurretik, 40 segundu abestia aurkeztu zuten, hau ere kontzeptu sakonarekin: "Isiltasuna da osasun mentalaren etsairik txarrena. Enpatiarako, ekintzarako eta itxaropenerako deia islatzen du kantak. Zu zeu edo ezagutzen duzun norbait bere buruaz beste egiteko pentsamenduekin borrokan ari bada, laguntza eskatu edo lagundu".
Ikusgarritasuna emateko, Alvaro Forondak zuzenduriko bideoklip batekin plazaratu zuten: