Gasteizko Herra metal taldea abesti berriak erakusteko gogotsu dago. Ekaina hasieran iraupen luzeko estreinako diskoa grabatzen hasi ziren Iker Bengoarekin Silverstar Studios-etan. Lan kontzeptuala izango dela aurreratu dute.
Hilabete asko pasa dira Lainoak bihotzean orain arteko azken singlea aurkeztu zutenetik. Izan ere, 2021eko irailean kaleratu zuten. Ordutik, kontzertuak ematen eta konposatzen aritu dira.
Orain arte argitaratu dituzten lan eta abestiak euren Bandcamp atarian entzun ditzakezue.
Bost musikarik osatzen dute banda: Mikel (bateria), David (gitarra), Oiñaz (gitarra), Iñigo (baxua) eta Hodei (ahotsa).