2020/11/02

Herriko Burdinak 18 urte bete ditu!

Euskal Herria, heavy metala eta euskara. Hiruak uztartuta sortu genuen, 2002ko azaroaren 2an, Herriko Burdina webgunea. 18 urte bete dira Euskal Herriko heavy metala euskaraz babesten hasi ginenetik. Bidea ez da erraza izan aipaturiko hiru osagaiekin dugun zabalkundea mugatuagoa delako. Horrela ere, gogotsu eusten diogu erronkari.

18 urteren ondoren, Euskal Herriko heavy metala babestea gustuko dugu. Taldeak, musikariak, aretoak, antolatzaileak, eragileak eta jarraitzaileak gustuko ditugu. Mila esker urte hauetan guztietan bidelagun izan zaretenei, eta aurrerantzean izango zaretenei.

Eta zuk, gustuko duzu Herriko Burdina?

Hurrengo kontzertuak