2018/01/18

Hex banda disko berria grabatzen ari da

Bilboko Hex death/doom metal taldea bigarren diskoaren grabazio lanekin hasi da. Momentuz ez dute izenbururik erabaki, baina prozesua definitu dute. Nahasketaz eta masterizazioaz Tristan Iñiguez ekoizle eta musikaria arduratuko da Auryn Studios-etan (Darkness By Oath, Numen, The Great Wound). Zigilu baten bila dabiltza diskoa argitaratzeko.

Iaz, 29. Bilbo Hiria musika lehiaketa irabazi zuen boskoteak Metal atalean, eta banda berrituta gogotsu daude muturreko doinuak eskaintzeko. Pasa den urtean ere, Let There Be Darkness lan laburra argitaratu zuten, eta gure webgunean egindako kritika irakurri ahal duzue.

Hurrengo kontzertuak