Bilboko Hex doom/death metal taldeak boskotea berrosatu du. Manex Akerburu baxu jotzaileak (Denial ohia) bete du Endika Uriartek utzitako hutsunea.
Azken urtetan hainbat aldaketa izan ditu bandak. Duela urte eta erdi Rober Garcia bateria jotzailea (Shallow Waters) aurkeztu zuten, hau ere Denial taldean ibilitakoa. Beraz, Manexek eta Roberrek berriz ere bat egin dute. Gainerako musikariak dira Adolfo Cantoya Warbanner eta Jon Ander Esteban gitarristak, eta Jonathan Pernia abeslaria.
2019ko uztailean argitaratu zuten God Has No Name (Transcending Obscurity Records) bigarren diskoa.