2019/06/07

Hex bandak uztaila hasieran argitaratuko du lan berria

Bizkaiko Hex death/doom metal taldeak, azkenik, uztailean plazaratuko du God Has No Name bigarren diskoa Transcending Obscurity zigilu indiarrarekin. Bestalde, bizkaitarrak bateria bila dabiltza Asier Amok uztea erabaki duelako. Bitartean, Xabier del Val (Rise To Fall) arduratuko da bateriaz.

Zazpi abesti izango ditu diskoak, eta horietako bi aurreratu ditu zigiluak.

Hex - Worshipping Falsehood

Hex - Thy Kingdom Gone

Egur.rec Studios-etan grabatu dute diskoa Sergio Robles eta Imanol Barrenetxearekin. Nahasketa eta masterizazioa, aldiz, Tristan Iñiguezek egin du Auryn Studios-etan. Diseinuaz, berriz,  Adolfo Warbanner arduratu da –taldeko gitarra eta gidaria–.

Hurrengo kontzertuak