Bizkaiko Hex doom/death metal bandak, azkenik, boskotea osatu du. Aurrerantzean, Rober Garcia (Denial ohia) arduratuko da bateria astintzeaz. Asier del Amok (Incursed) taldea utzi ostean, Xabier del Val (Rise To Fall, The Descent) aritu da zuzenekoetan laguntzen. Ondorengo bideoan ikus dezakezue Rober bateria jotzen:
Uztailean, God Has No Name bigarren diskoa argitaratu zuten Transcending Obscurity Records diskoetxearekin. Kritika onak izan ditu, eta taula gainera ere eraman dute ikuskizun ilun bezain berezi batekin.
Hemendik aurrera, normaltasunez jarraitu ahal izango dute kontzertuak ematen, eta hurrengoa abenduaren 15ean izango da. Gasteizko Urban Rock Concept aretoan ariko dira Conflict Noise bandarekin batera.