Bizkaiko Hex death/doom metal bandak martxoaren 24an kaleratuko du Behold The Unlighted lan labur berria. Hiru abesti ditu eta Ekaitz Garmendiaren Karrantzako Black Storm estudioan (Sijjin, Numen, Hilotz, Knives) grabatu dute. Binilorako masterizazio propio bat egin du Temple Of Disharmony estudioko Patrick W. Engel artisauak (Asphyx, Tiamat, Paradise Lost). Azala, berriz, Adolfo WB taldekide eta sortzaileak egin du.
01. As Darkness Descends Upon You
02. Impending Doom Towards Darkness
03. ...And Thus Spoke Darkness
Lan berria hainbat formatu eta zigilurekin plazaratuko dute. CDan Vertebrae, Negre planY eta Hecatombe Records zigiluekin. Eta LPan, beranduago, Vertebrae, BlackSeed Productions, Burial Records, Hecatombe eta Pathologically Explicit Recordings zigiluen arteko lankidetzarekin.
Master taldearekin penintsulan egingo duten biran aurkeztuko dute EPa, eta boskote berritua. Batzen azkenak Manex Akerburu baxu jotzailea (Denial ohia) eta Rober Garcia bateria (Shallow Waters, Denial ohia) dira. Gainerako musikariak dira Adolfo Cantoya eta Jon Ander Esteban gitarristak, eta Jonathan Pernia abeslaria.