2021/11/30

Hex taldearen iluntasuna bueltan da

Bilboko Hex doom/death metal bandak EP berria grabatuko du. Datozen egunetan sartuko dira Ekaitz Garmendiaren Karrantzako Black Storm Studios-etan (Sijjin, Numen, Hilotz, Knives). Boskotea berrosatu ondorengo lehendabiziko grabazioa izango da.

Irailean Manex Akerburu baxu jotzailea (Denial ohia) batu zen taldera Endika Uriartek utzitako hutsunea betetzeko. Aldiz, duela bi urte Rober Garcia bateria jotzailea (Shallow Waters) aurkeztu zuten, hau ere Denial taldean ibilitakoa. Gainerako musikariak dira Adolfo Cantoya Warbanner eta Jon Ander Esteban gitarristak, eta Jonathan Pernia abeslaria.

2019ko uztailean argitaratu zuten God Has No Name (Transcending Obscurity Records) bigarren diskoa.

Hurrengo kontzertuak