2021/12/29

Hilbera bandak "Mundu Galdua" argitaratuko du urtarrilean

Markina-Xemeingo Hilbera metal taldeak urtarrilean plazaratuko du Mundu Galdua estreinako diskoa. Karrantzako Black Storm estudioetan grabatu zuten Ekaitz Garmendia teknikari eta musikariarekin (Legen Beltza, Sijjin).

Hamar abesti izango ditu lanak. Kantu zerrenda eta azala ikusgarria jarraian ikus ditzakezue:

01. Intro
02. Azken Aukera
03. Infernuko Ilargi
04. Oroitzapen Ahaztuak
05. Mundu Galdua
06. Genesis
07. Zu Zeu
08. Garrasi Mutua
09. Denboraren Balioa
10. Outro

Horietako bat Basque Metal Country egitasmoaren hirugarren bilduma digitalak aurreratu du:

Boskoteak honela aurkeztu du diskoa: "Gizakiaren handinahiari eta berekoikeriari kritika bat da, inertzia horretan sartzen gaituen kapitalismoan bizirauteko hartzen diren erabaki eta portaeren islada bat. Hori guztia adierazteko, metala egiten dugu, eta talde oso ezberdinetatik eratorritako eraginak izan arren, ahal den neurrian bakoitzaren estiloa diskoan sartzeko saiakera egin dugu. Diskoan, besteak beste, Gojira, Metallica eta Latzenen eragina nabari daiteke".

Hilbera banda 2018an Lea-Artibaiko bost lagunek sorturikoa da. Ibilbidea 2018an hasi zuten Etxebarriako Elizperock jaialdian, eta urte horretan hainbat kontzertu eman zituzten beraien eskualdean. 2019ko udatik aurrera ez zuten zuzenean jotzeko aukerarik zian. Batetik, taldekide batek kanpora joan behar izan zuelako ikasketak bukatzera, eta, bestetik, pandemia iritsi zelako. Horrela ere, 2019an bi abestiko EP digitala aurkeztu zuten, Chromaticity Studios-etan grabaturikoa.

Taldekideak ondorengoak dira: Endika Arizmendiarrieta (ahotsa), Julen Mandiola (gitarra eta ahotsa), Imanol Arizmendiarrieta (bateria), Gotzon Mandiola (gitarra) eta Asier Zugadi (baxua).

Hurrengo kontzertuak