2019/11/05

Hilbera taldeak lehen doinuak aurkeztu ditu

Markina-Xemeingo Hilbera metal banda gazteak bi abesti aurkeztu ditu. Chromaticity Studios-etan grabatu zituzten, eta emaitzarekin oso gustura daudela adierazi dute. Sareratu dituzten lehen doinuen arabera, metal/rock gogor zein melodikoa jorratzen dute. Gainera, bi hizkuntzetan abesten dute; euskaraz eta ingelesez. 

Hilbera - The darkest snow

Hilbera - Loreak bide ertzetan

Bi abesti horiekin EP digitala osatu dute, eta plataformetan entzungai jarri dute.

Hurrengo kontzertuak