2023/01/20

Hilberria: Javi Gutierrez

Continuo Renacer eta Debon taldetan ibilitako Javi Gutierrez gitarrista beasaindarra zendu da, gaixotasun baten ondorioz. Herriko Burdinaren izenean besarkadarik beroena helarazi nahi diegu senide eta lagunei.

Bi lan argitaratu zituen death metal progresibo instrumentala jorratzen zuen Continuo Renacer hirukoarekin: Continuo Renacer (Indar Productions, 2005) eta The Great Escape (Erzsebet Records, 2011). Aldiz, disko bakarra plazaratu zuen Debon groove metal bandarekin: Debon (Autoekoizpena, 2014).

Gugan bego bere musika!

Fusion for suckers

Hurrengo kontzertuak