Gipuzkoako Hilotz hirukoak Aske bigarren diskoaren inguruko estudioko erreportajea egin du. Sei atal ditu eta banaka aurkeztu dituzte sare sozialen bidez. Karrantzako Black Storm estudioetan izandako esperientzia dute hizpide, eta sei ataletan banatu dute. Ekaitz Garmendia (Legen Beltza, Sijjin) musikari eta teknikariaren gidaritzapean grabatu dute diskoa.
1/6 Bateria:
2/6 Baxua:
3/6 Gitarrak:
4/6 Soinua eta konposaketa:
5/6 Ahotsa eta kontzeptua:
6/6 Karrantza:
Irailaren 15ean argitaratuko dute lan berria Maldito Digital zigiluaren bidez. Hamaika kantu ditu eta Xabier Sagasta artista arduratu da diseinuaz.
01. Aske
02. Pertsona, Terrorista
03. Sinisten Dut
04. Auhen
05. Hiltegira Bidean
06. Izua Su
07. Zurrunbiloa
08. Diktadore Zintzoa
09. Ezin Du
10. Betirako Atsedena
11. Agur
Aurrerapen singlearen bideoklipa:
Hirukoa muturreko metalean egonkortu da lan berriarekin, thrash, death eta black metal doinuak uztartuta. Ordea, bestelako eraginei ere lekua egin diete.