Gipuzkoako Hilotz metal taldea berriz ere hirukote izatera pasatu da. Martxoa bukaeran laukote gisa itzuli ondoren, agur baten berri eman dute.
Arrazoi pertsonalak tarteko, Pablo Cabases gitarristak banda utzi du. Horrela, hiruko moduan jarraituko dute aurrera. Hau da, hiru musikari hauekin: Mikel Yarza (ahotsa eta baxua), Alex Etxebeste (gitarra) eta Urko Destribats (bateria). Bigarren gitarrista baten bila dauden arren, hiruko gisa ere moldatu daitezkeela jakinarazi dute.
Dena dela, iragarritako itzulera kontzertua bertan behera utzi dute. Hain zuzen ere, maiatzaren 31n Bilboko Mytho aretoan eskaini behar zutena Txatar eta A.D taldeekin batera.
Aske bigarren diskoa 2020ko irailean plazaratu zuten, eta jarraian entzun dezakezue: