2019/11/18

Hilotz hirukoak nobedadeekin ospatuko du hamargarren urteurrena

Gipuzkoako Hilotz thrash metal taldeak 10 urte beteko ditu 2020an, eta nobedadez beteriko urtea izango dela iragarri dute. Dena dela, 2019a bukatu aurretik taula gainera itzuliko dira. Abenduaren 7an Iruñeko Naparbier garagardo artisauaren 10. urteurren festan parte hartuko dute. Bandak adierazi du hainbat abesti berri joko dituztela. Adrenalized eta Malkura taldeekin batera ariko dira garagardotegiaren egoitzan, Iruñean. 

Hiru urte pasa dira Giza Ankerkeria estreinako diskoa atera zutenetik. Ordutik, hiruko egonkortuta eman dituzte kontzertuak. 

Diskoa osorik entzungai duzue jarraian:

Hurrengo kontzertuak