Gipuzkoako Hilotz metal bandak irailaren 15ean argitaratuko du Aske bigarren diskoa Maldito Digital zigilupean. Aurrerapen gisara Pertsona, Terrorista singlea plazaratu dute, zuzeneko irudiez osaturiko bideoklip batekin.
Ekaitz Garmendia (Legen Beltza, Sijjin) musikari eta teknikariarekin grabatu dute Karrantzako Black Storm estudioetan. Aldiz, Xabier Sagasta arduratu da diseinuaz, eta jarraian duzue ikusgai kantu zerrendarekin batera.
01. Aske
02. Pertsona, Terrorista
03. Sinisten Dut
04. Auhen
05. Hiltegira Bidean
06. Izua Su
07. Zurrunbiloa
08. Diktadore Zintzoa
09. Ezin Du
10. Betirako Atsedena
11. Agur
Lan berriaren kontzeptua ondorengoa da: "Zer da askatasuna? Nork ematen digu, nork kentzen? Galdera hauekin josi du taldeak hamaika abestiz osaturiko diskoa. Hamaika begirada, zalantza eta desio, kateak hautsi nahi dituzten norbanakoen begietatik kontatuta. Hirukote gipuzkoarrak enpatia ariketa bat egin du, aske izan nahi dutenen larruazalean jartzeko ahalegina".
Muturreko metalean egonkortu dira thrash, death eta black metal doinuak uztartuta. Ordea, bestelako eraginei lekua egin diete.