2025/03/27

Hilotz laukote moduan itzuli da

Gipuzkoako Hilotz metal taldea biziberrituta bueltatu da. Gainera, laukote gisa. Mikel Yarza baxu jotzaile eta abeslariak eta Pablo Cabases gitarristak bi kide berriak aurkeztu dituzte: Alex Etxebeste gitarrista eta Urko Destribats bateria jotzailea.

Hitz batzuk eskaini dizkiete: "Etxebe aspaldiko laguna da, taldearen hastapenetatik gertu izan dugun gitarjole bertutetsua, eta Urko esperientziadun baterijolea da, baketak indarrez astintzera datorren basapiztia"

2021. urtean bateria jotzaile gabe geratu ondoren, etenaldi luze batean murgildu ziren. Azkenik, ordea, itzuli dira eta aurki iragarriko dute aro berriko estreinako kontzertua. 

Aske bigarren diskoa 2020ko irailean plazaratu zuten, eta jarraian entzun dezakezue:

Hurrengo kontzertuak